Argazkilaritza

Betidanik gustoko izan dut argazkilaritza. Gaztetan reflex kamara errusiar bat oparitu zidaten gurasoek eta berarekin hasi nintzen argazkilaritzarekin hartu-emana izaten. Gero argazki kamara digitalak etorri ziren, ondoren reflex digitalak eta gaur egun mugikorrekin ere izugarrizko argazkiak ateratzeko gai gera. Hona hemen urteetan zehar pilatu ditudan argazkiak. Ea gustokoak dituzuen, niretzat behintzat esanahi berezia dute eta horregatik erabaki dut zuokin partekatzea.