Nitaz +

1979. urtean jaio nintzen Arrasaten. Urte guzti hauetan interes ezberdinek bultzatu dute nire ikasi beharraren grina. Hasieran Historia  eta baita enpresa-administrazio ikasketak egiten hasi nintzen, baina urte haietan nire interesak beste batzuk ziren eta honen ondorioz ikasketa hauek ez nituen amaitu. Urte horietan musika izan zen nire pasiotako bat eta musika munduan ere hainbat esperientzia bizitzeko aukera izan nuen lan munduarekin partekatuz…

Ondoren informatika eta telekomunikazioen  goi mailako heziketa zikloak amaitu nituen.  Kirolarekin harreman estua eraman izan dut beti, txikitan judoa egiten hasi nintzen eta gaztetan saskibaloia, eskada eta snowboarda ere egiten nuen. Kirolarekin izan dudan harremana medio judo irakasle lanak egiten hasi nintzen eta bertan konturatu nintzen hezkuntza ez formalak eta irakaskuntzak bazuela nolabaiteko magia puntua.  Hau honela  kirol animazioen goi mailako heziketa zikloa egin eta judo irakasle lanekin uztartu nuen, judo klub berri bat sotuz, Desoreka judo kluba. Poliki poliki irakaskuntzarekiko grina haundituz joan zen eta honek  lehen hezkuntzako heziketa fisiko graduko ikasketak egitera eraman ninduen. Pasioak eta zaletasunak gidatutako bide honek nere zaletasuna ogibide egitera eraman nau; judoa, irakaskuntza, motrizitatea eta hezkuntza ez formalak ematen dituen aukerak esperimentatzera hain zuzen.

Ikasketa ofizialak:

  • 2000-2002: Telekomunikazioetan goi mailako teknikaria (M.U.)
  • 2002-2004: Informatika sistemen goi mailako teknikaria (M.U.)
  • 2010: Judo eta defentsa pertsonalean monitoretza I maila (Kirolene)
  • 2010-2012: Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzako goi mailako teknikaria (Arizmendi ikastola)
  • 2013-2018: Lehen hezkuntzan heziketa fisiko espezialista graduatua (E.H.U.)

Ikasketa eta titulazio ez ofizialak:

  • 2011: Jiu-jitsuko gerriko beltza 1. dan maila (RFEJYDA)
  • 2011: Emakumeentzako defentsa pertsonal gerriko betza 1. dan (FMLUCHA)
  • 2011: Judoko arbitro autonomikoa (Euskal judo federakuntza)
  • 2013: Lehen sorospenak eta uretako sorosle titulua (Gurutze gorria)
  • 2016: Judo eta defentsa pertsonalean entrenatzaile autonomikoa (Galiziako judo federakuntza)
  • 2016: Judoko gerriko beltza 2. dan maila (RFEJYDA)
  • 2016: Defentsa pertsonaleko gerriko beltza 2. dan maila (RFEJYDA)
  • 2018: Emakumeentzako defentsa pertsonal entrenatzaile nazionala I maila (FMLUCHA)